Gipuzkoar militarra, Irunen jaioa, Martindocenea oinetxean, 1893an. 1956an hil zen.
1911n Toledoko akademian sartu zen, eta hamar urte geroago Estatu Nagusiko kapitaina izan zen. 1923an Marokoko Espainiako Goi Komisariara bidali zuten, eta partaidetza aipagarriak izan zituen, besteak beste, Xagüen eta Gomerako akzioetan. Gerra Zibilean, eta errepublikanoek urtebetez preso eduki ondoren, bereziki Andaluzian jardun zuen, eta 1938an Teniente Koronel izendatu zuten. Koronela 1943an, Estatu Nagusiko Eskolako irakasle eta behin-behineko zuzendari izan zen, eta, ondoren, agregatu militarra Peruko (1950) eta Boliviako (1951) enbaxadetan. 1953an Brigadako Jeneral izendatu zuten, eta IV. Armada Kidegoko eta IV. Eskualde Militarreko Estatu Nagusiko agintea eman zioten, hiru urte geroago hil zelarik.
Erref. Bidasoa, 777. zk. (1960).
