1966ko otsailaren 16an Donostian jaiotako atleta gipuzkoarra. Hiruko jauzilaria, Espainiako txapelduna gazteen mailan 1983an, juniorra 1984an eta 1985ean (pista estalian 1985ean ez ezik) eta absolutua 1987an, aire zabalean bere markarik onena lortu zuen urtean (16,02), pista estalian 1988an egin zuen bezala (16,03). 1983ko markak (14,78 aire zabalean eta 14,64 pista estalian) mende laurdena betetzear daude euskal errekor gazte gisa. Luzeran 7,14 jauzi egin zuen (1986).
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)
