Futbola

Gonzalez Martinez, Mikel

1985eko irailaren 24an Arrasaten (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria.

Erdiko defentsa da, eta eskuinetik zein ezkerretik jardun dezake. Gaztetan Añorgan utzita egon ostean, 2004ko irailaren 19an egin zuen debuta Reala B taldearekin, Real B-Lemona partidan (1-1). 55 partida jokatu zituen guztira Realaren bigarren taldearekin. 2006ko irailaren 17an egin zuen debuta lehen taldearekin, Mallorcaren eta Realaren arteko partidan (5-2), Jose Mari Amorrorturen eskutik. Oraingoa, 06 / 07, bere lehen denboraldia da Realean. Orain arte -2007ko otsaila- 16 partida jokatu ditu Lehen Mailan.