Aurkezleak

Gonzalez, Marisol

RTVEko esataria eta aurkezlea. Donostian jaio zen 1942ko abenduaren 18an.

"Miss Gipuzkoa" izendatu ostean, bere jaioterriko Radio San Sebastián irratian esatari izateko ateak zabalik izan zituen. 1962an Televisión Españolan sartu zen, Ana María Solsona ordezkatuz Bartzelonako Miramar emisiozentroan. 1966an, Madrilgo Prado del Reyra bidali zuten, eta han hasi zen esatari lanetan. Ondoren, aurkezle lanetan aritu zen, Protagonista: El Ocio, Canción 71 -Laura Valenzuelaren ordez- edo Club Mediodía filmetan egindako lanak azpimarratuz. 70eko hamarkadan informazio zerbitzuetara pasa zen.

Hamarkada honen amaieran erretiratu zen telebistatik.