1878ko uztailaren 29an Oiartzunen, Zuaznabar baserrian, jaiotako euskal idazlea eta jesuita. 1908an Lurdes'ko gertaerak liburua argitaratu zuen, 1963an "Auspoa" k berrargitaratua. 1911n apaiz ordenatu zuten eta Alemaniara joan zen Soziologia ikasketak egitera. Bilbora bueltan kooperatiba eta sindikatuen entseguak aurrera eramaten saiatzen da langileen artean. 1918an Wuhura (Txina) bidali zuten misiolari, eta han hil zen 1929an, ekainaren 20an, 51 urte zituela.
