Atletismoa

GÓMEZ SILVERIO, Gaspar

Atleta gipuzkoarra, 1923an Kuban jaioa. 1949ko Espainiako txapelketan seriean 400 metro hesiko Espainiako errekorra berdindu zuen 56.4 denborarekin, baina hurrengo egunean finalean Adarragak eskuratu zuen (56.2 denborarekin). 1951n txapeldunorde geratu zen berriro, Formica katalanaren atzetik, baina 55.3 denborarekin euskal errekorra hautsi zuen (1957ra arte iraun zuen). 200 eta 400 metroetan (lauak) bere markarik onenak 23.6 eta 51.2 izan ziren, biak 1953an.

Gipuzkoako Federazioaren ordezkari gisa 400 metroko Espainiako Txapelketetan garaile izan zen, 1953an 51.9 eta 400 metro hesiko txapelketetan hiru urtez jarraian: 1952an 56.3, 1953an 56.1, eta 1954an 56.4. 4 aldiz izan zen internazionala.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUÍA (2007)