Futbola

GOMEZ ROMON, Jose Antonio

1964ko urtarrilaren 7an Eibarren (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Futbolari dagokionez, 'Pizo Gómez' ezizenez da ezaguna. Erdilaria. Eibarren jokatu ostean, Athleticen bigarren taldearen alde sinatu zuen, eta lehen taldearekin debuta egin zuen Lehen Mailan 1985eko urriaren 13an, Athletic-Valladolid partidan (3-3). Lehenago, Lleidari kanpaina bat laga zioten. Bilbon, hiru denboralditan, 54 partida jokatu zituen guztira (37 Ligan, 11 Kopan, 4 UEFAn, 1 Superkopan eta 1 Ligako Kopan), eta bi diana markatu zituen. 1987ko udan hasi zen bere erromesaldia Osasunarekin fitxatu zuenean: bi urtetan 66 partida jokatu eta 7 gol sartu zituen. Ondorioz, Atletico Madrilera joan zen, eta sei denboraldi eman zituen bertan, bi utzita: Bata Espanyoli (91 / 92, 16 partida eta 2 gol) eta bestea Rayo Vallecanori (92 / 93, 29 partida). Manzanaresen 88 norgehiagoka jokatu zituen -73 Ligan, 6 Kopan, 8 UEFAn, 1 Rekopan- eta bi gol sartu zituen. 1994an Osasunara itzuli zen, Bigarren Mailan bi urtez lehiatzeko, eta Eibarrera, beste urtebetez, Bigarren B Mailako Izarra taldean bere ibilbidea amaitu aurretik. Bere palmaresean Kopako bi titulu daude (83 / 84 eta 90 / 91). Euskadiko selekzioaren konpromiso batean parte hartu zuen.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)