Biologoak

Gomez Larrañeta, Manuel

1924an Tolosan (Gipuzkoa) jaiotako itsas biologia eta ozeanografoa. Vigon hil zen 2012ko apirilaren 17an.

1946an Bartzelonako Unibertsitatean Natura Zientzietan Lizentziatu zen eta ordutik 1949. urtera arte Ponz Piedrafita irakaslearekin lan egin zuen Animalien Fisiologiako Espainiako Institutuan. Bertan, Itsas Biologiako sekzioa sortu zuen, 1951n Arrantza Ikerketarako Institutu bilakatu zena. 1954an Graoko Laborategiko (Castellon) zuzendari izendatu zuten. Horren ostean, ikastaro ugari garatu zituen Valparaisoko Unibertsitate Katolikoan (Txile) eta han zela, Ikerketa zentro bat sortu zuen, egun Ozeanografia eta Itsas Biologiako Departamentu dena.

1967an Arrantza Ikerketarako Institutuko Vigoko Laborategiko zuzendari izendatu zuten eta 1979. urtera arte izan zen zeregin horretan. Hainbat eta hainbat lan kaleratu zituen aldizkari espezializatu eta liburutan, ikastaroak eman zituen eta konferentziak esan Europa, Afrika eta Amerikako zentro eta unibertsitate ugaritan. Azken lurralde hartan garatu zituen bere ikerketak eta ozeanografia arloko Espainiako espezialista nagusienetakoa izatea lortu zuen. Bere argitalpenen artean nabarmentzekoa da El colapso de las pesquerías, Industrias Pesqueras. 1.512. zenbakia (LXII. edizioa), 37-40. or. 1990 eta, horrez gain, aipagarri dira itsas flora eta faunako izenei buruz egindako behaketak.