Biografiak

GÓMEZ IZAGUIRRE, Sebastián

Publizista eta arte kritikari donostiarra (1887-1969). Donostiako Ozeanografia Elkarteko eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko idazkaria eta kolaboratzaile aktiboa izan zen hogeita hamar urtez baino gehiagoz. Azken erakunde horri eskaini zizkion ahalegin gehienak eta 1957ra arte eraman zuen Idazkaritza. Monumentuen Batzordean ere idazkari lanak egin zituen eta, arte kritikari gisa, tokiko prentsan kolaborazio luzeak egin zituen. Artikulu batzuk utzi zituen aipatutako aldizkarietan institutos.Alberto

Xabier MARTÍNEZ ARTOLA