Euskarazko poeta, Donostian (Gipuzkoa) 1939an jaioa.
Lehen mailako ikasketak egin ondoren, bizitza osoa eman du etxekoandre lanetan. 1992an hasi zen idazten, eta Itziar Zubizarretak eta Luisa Etxenikek zuzendutako literatur sorkuntzako tailer batean hobetu zuen bere estiloa. 2000. urtean Hirugarren Adina Hirugarren Mundurako GKEak sortutako literatur saria irabazi zuen, Calcuta poemari esker. Bere alaba bisitatzean ezagutu zuen Indiako hiri hura, han lan egiten baitzuen behartsuenei laguntzen.
Handik gutxira, Deustuko Unibertsitateko (Bizkaia) literatura lehiaketako lehen saria eskuratu zuen. Saritutako olerki sortak Urruntasunaren morrontzan hurbiltasuna gose zuen izenburua.
2001ean, Iparragirre Saria irabazi zuen, Urretxu eta Zumarragako Udalen eskutik, Berdea eta Grixa gaueztatuak itsasoaren ardoran poema-bildumagatik. Bermingham etxeak argitaratu zuen hurrengo urtean.
