Abesbatzak

Goikobalu abesbatza

Goikobalu Abesbatza-Coro de Mondragón betidanik Arrasate-Mondragonen egon den musika koralarekiko (Parrokiko Abesbatza, Zartzuelen emanaldiak, Danok Abesbatza) ilusio eta zaletasunaren fruitua da. SUDC komisioak bultzatu zuen proiektoa eta ahalegin honetan aipatzekoa da Jesus Mari Arcek egindako lana.

Ahots ezberdinetako 70 bat abeslari hasi ziren eta lehenengo presidentea Agirre jauna izan zelarik.

Bere lehenengo pausoak 1989an Luis Ignacio Ruiz de Alegria-ren zuzendaritzapean eman zituen eta hasieratik musika koralaren arlo guztiak jorratzea izan du helburu (polifonia, herri musika, sinfoniko korala, klasikoa...). Helburu horri jarraituz 1996-ko urtarrilean oraingo zuzendaria den Iñaki Maidagan-ek bere gain hartu zuen Abesbatzaren zuzendaritza.

Bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo ekitaldi ugari eman ditu (Gales eta Ingalaterra 1991n, Frantzian, Argentina 1998 eta 2006-an,...). Espainian ere makina bat emanaldi eskaini ditu ,Cordoban, Aranda de Dueron ,Granadan, Mieres, Salamanca, Santiago de Compostelan,...

1992-an German Torrellas-en zuzendaritzapean abestutako Vivaldiren Gloria, musika sinfoniko-korala lantzearen lehenengo urratsa izanik, proiektu asko burutu ditu. 25 urte hauetan aipatzekoak:

  • Kiev-eko Orkesta Sinfonikoarekin Beethoven-en 9. Sinfonia.
  • Errusiako Orkesta Sinfonikoarekin Carmina Burana.
  • Letoniako Orkesta Sinfonikarekin Faure-ren Requiema eta Dvorac-en Te Deuma.
  • Mozart-eren Requiem eta Vesperae Solenme Confessore.
  • Udaberriko musikaldian, Arrasate Musikaleko orkestarekin.
  • 2011-an Schubert-en meza.
  • 2012-an Trompetas del Apocalipsis.
  • 2013-an Sorgineta eta La fantasia coral.
  • 2014: Eusko Irudiak, Oihuska eta Udala Mendi.

Horretaz gain abesbatza lehiaketetan hainbat sari nagusi eskuratu ditu (Ejea de los Caballeros 1991n, San Vicente de la Barquera (Kantabria) 1995ean, Cieza (Murtzia)1997an, Autol (Errioxa)2000n eta Vaciamadrid-en (Madrid) 2006-an) .

1992-tik Donostiako Orfeoiaren kolaboratzailea da. Hauekin, abesbatza osoaren edo beraren partaideen laguntzarekin, proiektu ugari burutuz.

2000. urtean Bergarako Orfeoiarekin batera eta Oñatiko Ganbara Abesbatzaren laguntzarekin aitzindari izan den Deba Gohiena bailarako Lausardi Koru Sinfonikoa sortu zuen, proiektu berriak eta batez ere handiak burutzeko, bailarako abesbatza denei partaidetza eskainiz.

Proiektu hauei aurre egiteko eta "kantera" bezala 1994ean Goikobalu Txiki sortu zen Anuska Ezkurraren ardurapean. 1997an Rakel Murgiondok, Maider Ruizen laguntzarekin, bere esku hartu zuen ardura eta urteen eta ahaleginen ondorioz Goikobalu Gazte sortu zuten abesbatza nagusira heltzeko aurre urrats logiko bezala. Gaur egun abesbatzak Goikobalu Gaztez gain beste bi haur talde dauzka, Amaia Aboitizek zuzentzen dituen Goikobaluko Izartxoak eta Goikobalu Txiki.

Esan dugun bezala 25 urte daramatza musika korala lantzen eta eskeintzen , ekitaldi ezberdinak eskaintzen, musikarako afizioa sortzen. 16 abeslari dira, 25 urte hauetan Goikobalun jarraitu dutenak atsedenik hartu gabe.

Momentu honetan (2014 urtea) 18 eta 76 bitarteko 60 abeslarik osatzen dute Goikobalu. Jende gaztea erakartzeko asmoz eta musikarako zaletasuna herrian lantzeko , 3 abesbatza sortu dituzte:

  • Tailerra 3-6 urte bitartekoak.
  • Goikobalu txiki ,6-12 bitarteko umeak.
  • Goikobalu gazte:12-18 urte bitarteko gazteak.

Azken 5 urtetan proiektu berezi eta kurioso bati ekin diote Goikobalukoek, aurten bukatu dutena (2014): "Santiago Bidea abestuz".

2009.urteko otsailaren 21ean ekin zioten ibilaldiari Orreaga herrian eta 2014.urteko maiatzen 2an Santiago de Compostelako katedralean abestutako "Misa del Peregrino" eta kontzertuaz amaitu dute ibiladia.

Helmugara heldu bitartean, 15 geldialdi egin dituzte: Orreaga , Iruña, Lizarra, Nájera, Santo Domingo de la Calzada, Frómista, Carrión de los Condes, Burgos, León, Astorga, Ponferrada eta Villafranca del Bierzo.

  • Goikobalu. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa. [Kontsulta data: 2014ko uztailak 8].