Mediku argentinarra, gipuzkoarren semea, La Colinan jaioa, Buenos Aires, 1899an eta 1973an zendua.
Hendaian (Lapurdi) bizi izan zen bi urtetik zazpira bitartean. Argentinan ikasketa bikainak egin ondoren, 1922an Bonaerense Fakultatean Medikuntzan Doktoretza lortzen du Parisera ikasketak zabaltzen joanez eta geroago Suitza eta Alemaniara ere. 1965ean erretiratu zenera arte Buenos Aireseko Patologia Medikoko Katedraduna izan zen. Zientzia izaerako hainbat argitalpenez gain, Buenos Airesen oroimenen Los Gauchos Vascos eleberria eta bere Contribucion de los vascos a la colonización y progreso de la República Argentina, Iberoamérica, 1935, I, 3-4, argitaratu zituen.
