Eskultoreak

Goicoechea, Pedro de

XVI. mendeko eskultorea. Gipuzkoan egin zuen lan. Bi erretaula egin zituen Altzon (1588), bat Itsasondon eta bestea Ibarrako San Bartolomen. Eldua (Berastegi), Irura (bertakoa zen, seguruenik) eta Beizamakoetan ere parte hartu zuen.

Erref. Arrazola: El Renacimiento en Guipúzcoa, t. II, or. 613; Arocena, F.: Diccionario biográfico vasco, San Sebastián, Ed. Auñamendi, 1963.