Guillermo de Ugar. Misiolari kaputxino nafarra, Úgar-en 1800ean jaioa. 1834an, uztailean koleraren izurritea zela eta izandako istiluak zirela eta, Frantziara joan zen, geroago Belgika eta Venezuelara igaroz, non misio pastoral garrantzitsu bat burutu zuen. Baionara itzuli zen, Ordenako komentura, eta azkenik Hondarribira, non 1885ean hil zen. Erref. : "Euskalerriaren Alde", 1916.
