Hondarribiako arraunlaria, 1960ko urriaren 4an jaioa. Bere herriko klubean ez ezik, Oriokoan ere aritu zen. Bere palmaresean nabarmentzen da: Munduko txapelketan laugarren postua lemazaindun zortziko pisu arinean. Kopenhage (Danimarka), 1978. urtea. 1979an, euskaldunez betetako tripulazioarekin (bederatzitik zazpi, zehazki), urrea lortu zuten munduko txapelketa arinean, Bled-en (Jugoslavia), lemazaindun zortzikoan. 1980an Hazewinkelen (Belgika) jokatu zen munduko txapelketa arinean brontzezko domina lortu zuen lemazainarekin. Brontzezko domina zortzikoan lemazainarekin Municheko munduko txapelketa arinean, 1981. urtean.
Luis Mari ZULAIKA ISASTI
