Pilota

GOICOECHEA CENDOYA, Avelino

Goicoechea II. Erremonteko pilotaria Zumaian jaio zen, 1921eko ekainaren 24an, eta 1958ko irailean hasi zen jardunean, Donostiako Moderno frontoian, hasieratik bere klasea salatuz. Hori dela eta, laster igo zituen aurrelarien artean lehen postuak. 1942an Urumea pilotalekuan antolatu zen koadroarteko txapelketan parte hartu zuen, Demetrio Abarisqueta "Abarisqueta"-rekin bikotea osatuz, eta bigarren postuan geratu zen, "Salsamendi I"-Ugarteren aurkako porrota bi tantogatik bakarrik pairatuz (45-43). Banakako lehen txapelketa nazionalean "Salsamendi I" eta "Echeverria I" garaitu ditu.