Goiargi abesbatza, ahots zuri abesbatza, 1982.an sortzen da Antonio Reyren eskutik. 1984an Xabier Barriolaren zuzendaritzapean emango ditu bere lehenengo pausoak, ahots nahasi talde bezela. 40 abeslari osatzen dute eta 15 emanaldi egiten ditu urtean zehar, herriko eta kanpoaldean hainbat ekintzatan parte hartzen. Urretxuko Udazkeneko Zikloa antolatzen du hasieratik.
Urte hauetan emanaldi aipagarriak: Gipuzkoako eta Euskal Herriko Federazioak antolatutako Ttopara eta Topaketak, Ejea de los Caballerosen Lehiaketa (1.saria, 1988), Avileseko Lehiaketan (1.saria, 1988), Tolosako Lehiaketan (1990), Alemanian (1991), Sevillan, Frantzian, Madrilen, Berliozen Te Deum Hendaiako Orkestrarekin, Zamora, Toledo, Daroca, Logroño, Bartzelona, e.a.
1993 urtean Javier Arratibelek hartzen du taldearen zuzendaritza.
- Goiargi. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa [Web]. [Kontsulta data: 2014ko uztailak 15].
