Musikariak

Goia-Aribe, Josetxo

Musikari nafarra, iruindarra. Bere jaioterrian eta Donostian solfeoa, harmonia, pianoa eta saxofoia ikasten ditu, goi mailako titulua eta karrera amaierako saria lortuz. Jazz eta beste estilo batzuetako musikari gisa hainbat esperientzia izan ondoren, Parisen ikasketak egiteko beka bat lortu zuen. Egonaldi horrekin, bere jaioterriko musika autoktonoa beste ikuspuntu batetik enfokatzea eta baloratzea lortu zuen. Jerome Rateau piano-jolea, François Verly bateria-jolea eta Marc Buronfosse kontrabaxu-jolea lagun dituela, Goia-Aribe nafar geografiako hainbat txokotako doinu tradizionaletan birsortzen da, Auñamendi bere lehen lan diskografikoaren inspirazio-iturri gisa. Ibilbide horri eutsi dio hainbat proiektu eta diskotan.

Web orria du.