Dramaturgoak

Goenaga Mendiola, Aizpea (2002ko bertsioa)

Euskarazko idazlea, aktorea eta antzerki-zuzendaria, Donostian (Gipuzkoa) jaio zen 1959an. Magisteritza ikasi bazuen ere, bere ohiko lanbidea aktorearena izan da beti. "Ipurbeltz" haurrentzako aldizkaria zuzendu du urte batzuetan. 1995ean, euskarazko antzezlanen Donostia Hiria Saria irabazi zuen Zu(t)gabe lanarekin, eta 2000. urtean, aurreko urtean lehiaketa hori irabazi zuen antzezlanaren eszenaratzea zuzendu zuen, Javi Cilleroren Uztailaren laua, Renon pieza. Telebistako telesail ezagunetarako gidoiak idatzi ditu, Maité eta Jaun eta jabe, besteak beste, eta Euskal Telebistako hainbat telesailetan aktore gisa lan egin du. Gainera, haurrek antzezteko lau antzezlan biltzen dituen liburua argitaratu du: Antzezten... teketen ten (Edit. Erein, 1999).