Filosofoak

Goenaga Alberdi, Jose

Filosofo eta irakasle jesuita gipuzkoarra, Azpeitian 1903an jaioa. Filosofian doktorea Oñako Fakultatean (Burgos), 1926an, eta Teologian lizentziatua Marneffen (Belgika), 1933an. 1944tik aurrera, Erromako Unibertsitate Gregorianoan Etikako katedra bete zuen. Radio Vaticanoko kolaboratzailea (1940-1955). Pastoral Soziologiako irakaslea 1960tik. Hainbat lanen egilea. La Iglesia y el Orden Social (1937) eta Philosophia Socialis (1964) nabarmentzen dira.