Futbola

GISASOLA ZABALA, Agustin

Eibarren jaio zen 1952ko uztailaren 22an. Eibarren jokatzen du, eta 1969-79 denboraldian Bilboko Athletic Cluben alde sinatu zuen. Ezker hegaletik jokatzen hasi ondoren, defentsako erdiko postura pasa da, eta han eman ditu bere errendimendu onenak. Oinarrizko jokalaria bilbotarren defentsan, indartsua eta jaurtiketa indartsukoa, nazioarteko jubenila, amateurra, 23 urtez azpikoa eta olinpikoa izan da.