Futbola

GISASOLA ZABALA, Agustin

1952ko uztailaren 22an Eibarren (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Defentsa. 1971ko urtarrilaren 31n egin zuen debuta talde zuri-gorriarekin, Athletic-Celta partidan (2-0), Eibarren jokatu ostean. Athleticekin 13 denboralditan 334 partida jokatu zituen (258 ligan, 56 Errege Kopan, 4 Errekopan eta 16 UEFAn), 19 gol sartuta. Ligako titulua lortu zuen (82 / 83) eta Kopako bat (72 / 73). Espainiako selekzioarekin jokatu zuen behin, 1980an, Ingalaterraren aurkako lagunarteko partidan (0-2 galdu zuen).

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)