Artisautza

Gisasola, Antonio de

Eibarko (Gipuzkoa) eskopetari maisua. 1795ean Asturiasera joan zen. Baioneta duen pistola bat dauka Montjuicheko museoan, eta beste arma batzuk Madrilgo Errege Armerian, Parisko Museoan eta abar. Pieza bakarreko kanoia egin zuen 1796an, Karlos IV.ari aurkeztua. Pedro de Guisasolaren aita izan zen. Oviedon diputatu kanoigilea, fabrika berrietan.