Kontzeptua

Gipuzkoa Gaztelako Koroara Gehitzea

1199-1200

Zortzi mende igaro dira Alfonso VIII.ak bere eremuak Araba eta Gipuzkoara zabaldu eta Gaztelako Koroara gehitu zituenetik. Zortzi mende horietan zehar elkarren artean sortuta erlazio onagatik Gipuzkoa eta Arabak Probintzia statusa sendotu zuten eta Gaztelak berak berriz penintsulako beste erreinuen aurrean zeukan hegemonia finkatu eta Europa eta munduaren aurrean nagusitasun eta ospea erakutsi zuen.

Erreferentzia eta ikerlan gutxi daude eginak gehitze haren inguruan eta ez datozte bat garaian eduki zuen garrantzi mailarekin, agian ekintza hark gaur eduki dezakeen pisu-politikarengatik edo agian gertakari haren testigantzaren jatorrizko dokumentazio gabeziagatik, jarrera propioak defendatzeko mesedetan hausnarketa ezberdinak daude eta egon dira, gehitze hark ekarri zituen ondorioak objektibotasun osoz ezagutzeko paradaz.

Sakontasun handiagoz burutzen ari garen ikerketa gaia denez, arazo honen puntu esanguratsuenak aipatuko dira.

Gipuzkoa Gaztelako Koroara gehitzeko prozesua errealitate historiko batean txertatu behar da: Sancho VII.a Azkarra errege nafarra, mairuen lurretan zebilen, agian Marokoko errege berria zen Al-Nasirren adiskidetasuna berritzeko asmoz edo Alfonso VIII.a Zintzoa eta Ona (edo Navetakoa) Gaztelako erregearen aurka borroka egiteko laguntza eske, 1199ko udazkenean honek Gasteizi ezarri zion setio luze eta zorrotzaren ondoren, "zalantzarik gabe, bertako batzuen laguntzaz", Alfonso VIII.ak castra omnia circum adiacentia acquisivit, scilicet Trivinno, Arganzon, Sancta Cruz, Alchorroza, Victoriam Veterem, Eslucia, terram que dicitur Ipuzcaia, Sanctum Sebastianum insuper, Marañon, Sanctum Vicentium et quedam alia.

Gaztelako erreinura halako lurralde zabalaren eranstea, Nafarroako Erreinuarentzat 1134ean errestauratu zenetik zatitze handiena izan zen, itsasora zeukan irteera bakarra galtzeaz gain. Gaztelarentzat, lehen aldiz, Akitaniako lurraldearekin lurrez komunikazio zuzena lortzea suposatzen zuen. Lurralde hau Leonor Plantagenet edo Akitaniakoarekin eginiko ezkontzaren bidez lortu zuen.

Errege nafarra bere erreinura itzuli zenean, 1201. urte hasieran, kendutako lurraldeen itzultzea eskatuz eta baita Gaztelako erregeak bere testamentuan (Fuentidueña, 1204-XII-8) hitz-emate serioa adierazi zuen, bere osasuna hobetu ezkero, Nafarroako lurrak itzuliko zituela omnia que teneo de ponte de Araniello usque ad Fontem rapidum, et castella de Buraon, de Sancto Vincentio, de Toro, de Marannon, de Alcaçar, de Sancta Cruce de Campeço, uillam de Antonnana et castellum de Atauri et de Portella de Cortes, quod hec omnia predicta de regno regis Nauarre debent esse et ad eum pertinere ulertzen baitzuen, hala ere castellis et villis que acquisierat rex Castelle in regno regis Navarre, in potestate eiusdem regis Castelle gelditu ziren. Halakoa zen Gaztelako Erreinuak lurralde berrian zeukan estrategia-interesa.

Zortzi mendeetan zehar tratatu-idazleek gehitze hori Gaztelako Koroara borondatezkoa izan zen edo ez idazteko orduan defenditu dituzten jarrerak ezberdinak izan dira. LLORENTE kalonjeak, "indarrezko anexioa" izan zela defendatzen du, bere jarrera Carlos de Viana eta fray Garcia de Eugui kronistek erabilitako hartu zuen, irabazi zuen edo harrapatu zuen aditzetan oinarritzen da. Halere, historialari gehienek kontrako jarrera mantentzen dute, baita Julio GONZALEZ berak ere, Alfonso VIII.aren pertsona, bizitza eta lana hobetuen ezagutzen duen idazleak. Bera lortu zuen aditzean oinarritzen da, garaiko kronika fidagarrienak jasotzen duen bezalaxe (La Crónica Latina de los Reyes de Castilla) eta Toledoko artzapezpikua izan zen Rodrigo JIMENEZ DE RADAk idatzitako Operan bertan ere.

Baina badaude beste elementu batzuk Gipuzkoa borondatez eman zutela baieztatzen dutenak. Bata, garaiko kronisten isiltasuna da, beren erregeek beste lurraldeetan konkistak burutzen dituztenean datu eta xehetasun asko ematen dituztenak, baita Gasteizen sitiatua gertatu zenean ere. Bigarren datua da 1202an Donostiari eta urte bat beranduago Hondarribiari foruak emandakoan erregeak mantendu zuen isiltasuna da. Hirugarren datua eta garrantzitsuena dudarik gabe, mendeetan zehar bi aldeen artean egon zen erlazio estua da, elkarrekikotasun politika, elkar-laguntza, itunekoa hein batean, menderatze armatua gertatu ezkero pentsaezina izango litzakeena.

Probintzia eta Koroak XIII. mendetik erdi aroko eta garai modernoko konfidantzan oinarritutako erlazioa [Gipuzkoa 1521etik ez zen bere Foruengatik kezkatu, (Carlos I.a) 1701 arte, dinastia aldaketa etorri zen arte] Austria txikiekin hasi zen hausten, Felipe II.a arte Gipuzkoarekin mantendu zen erlazioa aldentzen joan zen eta orduko erregeak erreinuko gobernuaren efektiboak baliodunen esku utzi zituzten.

Agian arrazoi horrengatik XVII. mende erdialdean Gipuzkoak beharrezkoa ikusi zuen erreinuko artxiboetan bateratzea ahaldu zuen dokumentuaren bilaketa, horretarako Gipuzkoako Batzarrek 4.000 dukatuen ordainsaria eskaini zuelarik. Francisco de Umendiak Madrilen eginiko gestioek Antonio de Nobisen artxiboan, Lupian Zapata bezala ezaguna zen faltsutzailea, 1200-X-28an idatzitako eta 1664an Probintzia berak arbuiatutako dokumentua "aurkitu" zuen (Gipuzkoa Gaztelara urte horretan hurbiltzeko balio izan du dokumentu horrek).

Dokumentu hori, autoreren batek "bateratzearen pribilejioa" kontsideratu izan duena, "Gipuzkoako Foruen baieztapen" bat da, Alfonso VIII.nak Probintziari egin zizkionak, hauek eskaturik, Nafarroako erregeak bere menpean jarri nahi izan zuenean Probintzia.

Asko dira oraindik gai honi buruz argitu gabe dauden galderak, eta denborak soilik eta agertzen joan daitezkeen material berri eta fidagarriek zehaztu eta mugatuko dituzte zehaztasun handiagorekin "borondatezkoa" izan zen elkarketa. Fernando VI.ak 1752an, jabetzako lur libreak izanda borondatez eman zirela (Itzulpena gazteleratik moldatua) adierazi zuen bezala.