Abesbatzak

Giltzarri Abesbatza

Bortzirietako eta inguruetako abeslariz osatutako abesbatza da (Sunbilla, Etxalar, Igantzi, Lesaka, Hendaia, Irun eta Baztan). 1996. urtean sortu zen, inguru hauetako lagunen artean musika korala sustatzeko asmoz. Isabel Lacarrek zuzentzen du abesbatza.

Era guztietako musikaz osatutako errepertorioa dute, batez ere XVI. mende ondoko Europako musika, Hego Amerikar eta Euskal musika tradizionala. Mota aunitzetako obrak lantzen ditu taldeak.

Abesbatzak, sortuz geroztik, Euskal Herrian zehar kontzertuak eskaintzeaz gain, Austrian, Frantzian, Gaztelan eta Katalunian bidaiatzen egon da. 2008. urtean, Ejea de los Caballeroseko txapelketan parte hartu eta laugarren postua lortu zuen.

  • Giltzarri. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa [Web]. [Kontsulta data: 2014ko irailak 2].