Sendagileak

Gil y Fresno, Jose

Mediku bizkaitarra, 1813an egoerak egoera, Puerto de Santa Marian (Cadiz) jaio zen arren.

Medikuntza ikasketak madrildar San Carlos Ikastetxean egin zituen eta geroago, 1837an, bertan doktoretza atera ere. Bere lana Bilbon egin zuen 1893an Durangoko hiribilduko medikua izendatu zenera arte. Hiribildu durangarrean medikuntzan aritu zen 17 urteetan zehar mediku jakintsu eta zerbitzari bezala agertu zen, merindadean oso estimatua izan zela. 1860an lehiaketa bitartez Bilboko Ospitale Zibileko mediku zirujau nagusia eskuratu zuen eta kargu horretan 28 urtetan zehar izan zen, 1888an bere eskariz erretiroa eskatu zuenera arte. Espainiar Mediku Institutuko kidea izan zen eta Zientzia Medikoetako Akademiakoa ere. Gainera Bilboko eta Bizkaiko Probintziako hainbat batzorde eta Zuzendaritza Batzordeetan parte hartu zuen. Horrela, bere heriotzara arte Bilbo aldeko Medikuntza-ordezkariordea, probintziako Osasun-Batzordeko kidea eta Ongintzako Udal Korporazioko kidea ere izan zen. Bilboko Ateneoa iragarri zen batzarretan ere parte hartu zuen. Bilboko hiribilduari eskaini zion zerbitzu handienetariko bat kolera izurriteen aurkako borrokan eman zuen bere lankidetza izan zen.

Tokiko prentsan hainbat idazlan idazteko denbora izan zuen eta liburu batzuk ere: La higiene física y moral del bilbaíno (1871); Guía hidrológica médica de Bizcaya (1879). Era berean, Bibliografía Hidrológico-Médica Españolaren arabera, I Alea, 226 orr., 1849ko data duen eta Aguas minerales sulphurosalinas de la anteiglesia de Zaldúa en Vizcaya izenburudun eskuizkribuaren egilea ere bada. Hiltzean, 1891ko martxoaren 3an, 78 urte ohoragarri zituela, bere lanetatik azkena zen, Cartas sobre el cólera prentsan zegoen.

Erref. Delmas: "Claros Varones de Vizcaya"; heriotz-oharra La Unión Vasco-Navarra, Euskal-Erria, XXIV Alea, 281 eta 282 orr.