Euskal emigrazioaren prosopografia. 1945eko abuztuaren 10ean jaio zen Donostian, Gipuzkoan. Aita, Alejo Gil, donostiarra zen eta ama, Antonia Anitua, bizkaitar aulestiarra. Corok 12 urte zituenean umezurtza zen eta mojen ikastetxe batean bizi zen. Graduatu ondoren, urtebetez aritu zen lanean bere lehen ikastetxean. Gero, bi urtez Ingalaterrara joan zen ingelesa ikastera.
1965ean, Enrique Goitiandia ezagutu zuen Aulestin. Enrique Idahon bizi zen eta 1969an joan zen Vietnamera. Vietnamdik bueltan, Coro eta Enrique Euskadin ezkondu ziren eta 1972ko maiatzean Boisera joan ziren bizitzera. Bi seme-alaba izan zituzten, Nagore eta Iker.
1976an Euskadira itzuli ziren geratzeko asmoarekin, baina zegoen langabezia portzentaje altua zela eta, AEBetara itzultzea erabaki zuten. Itzuleran Coro bere seme-alaben ikastetxeko ikasleen gurasoen erakundeko lehendakari bihurtu zen. Gaztelera klaseak ematen zituen haurtzaindegi batean eta ikastetxean. Euskal Etxean eta Euskal Museoan kolaboratzen zuen boluntario gisa. Biotzetik abesbatzan abesten zuen. Aiztan Artean izeneko emakumeen talde sozialeko kide zen. Talde hau noizean behin biltzen da Euskal Etxerako dirua biltzeko eta euskal kulturarekin zerikusia duten ekintzak egiteko. Euskararen eta euskal kulturaren sustatzaile handia Boisen, Idahon.
Gloria TOTORICAGÜENA EGURROLA