1995-an txistulari eta kantu zuzendari den Xavier Heutyri esker, hamabost bat lagun elkartzen dira gizon abesbatza bat osatu nahian. Orduan sortuko da Getariako San Nicolas abesbatza. Garmantxa Daubas idazle lagun duela, Xavier Heutyk pieza nagusi bat aterako du: Bidaia. Getariako Otxotea ere martxan jarriko du.
2000-ko urtarrilan, abesbatza horrek beste izen bat hartuko du: Bihotzez Abesbatza.
Véronique Soulek 2000ko buruilan hartzen du Bihotzez abesbatzaren zuzendaritza artistikoa. Emazte Miarriztar gazte honek musikazko lizentzia lortu berria du Bordeleko unibersitatean. Horretaz gain, harpa jolea da eta Baionako Kontserbatorioko abesbatzan kantari eta solistetariko bat izan da. Bihotzez taldean ere zenbait solo egiten ditu: Haurtxo Ttipia edo Baldorba obretan, besteak beste.
13 urtez Bihotzez Abesbatzaren zuzendari izan ondoren, Véronique Soule-Cocoynacq eritasun latz baten ondorioz hiltzen da 2013ko martxoan 38 urte zituela.
Bere zuzendaritza pean, Bihotzez abesbatzak 2 CD argitaratuko ditu: Bihotzez 2003-an eta Itsasoa 2007-an. Berarekin ere, Bihotzez taldeak bi aldiz parte hartu du Kanta Berri lehiaketan. Bertan, 2004an Patxi Oroz Arizcurrenen "Magnificat" -euskarazko obra liturgikoa- kantatu zuten eta, 2008an, "Sagarrondo zar zaharrak" aurkeztu zuten, hau ere Oroz Arizcurrenen obra.
Azken egunetan zela, Véroniquek Laetitia Casabiancari Bihotzez abesbatzaren ardura hartzea eskatu zion. Andre hau, 1996az geroztik Baionako Konserbatorioko kantu irakaslea da, aldi berean leku askotara deitua dena kantari eta solista gisa.
2013ko martxotik, Laetitia Casabianca Bihotzez abesbatzaren buru da.
Berak izan du 2014ko "Nire Aitaren Etxea" CD-aren prestatzeko ardura.
Azken urtetan, abesbatzak hainbat pertsona eta taldeekin aritu da kantuan:
- Artistak: Imanol Larzabal, Erramun Marticorena, Peio Hargouet, Anne Etchegoyen,...
- Taldeak: Arin, Goraki, Arrantzaleak, Ezpela, Enara, Buhaminak, Oldarra, Biez Bat, Gaztelu Zahar....
- Musika taldeak: Estudiantina Alba, Estudiantina Donibane, Uztaritzeko Txistulariak...
