Kontzeptua

Gerixeti

Horrela deitzen diote agertzen diren hildakoei edo arima herratuei, Bizkaiko zenbait eskualdetan. Ikusmolde hori bat dator ilargiaren argian ehiztari herratuaren eta haren txakurren itzalak ikusten direla eta sorgin bat zigortzeko haren itzala astindu behar dela dioten sineskerekin. Dirudienez, arimaren ikuspegi horrek erromatarren eragina du bere baitan, gure herrialdean ohikoagoa baita hildakoen arimak argiarekin lotzea.

Erref. Jose Miguel de Barandiaren: Mitología vasca, 63. orri, Madril, 1968.