Sailkatu gabe

GEOGRAFÍA (GIPUZKOA: HIDROGRAFIA)

Oiartzun ibaia. Bianditz inguruan jaiotzen da, Gipuzkoa eta Nafarroako mugetan. Berehala, eskuinetik, Arditurritik jaisten den erreka bat batzen zaio; gero, ezkerretik, Altzibarko Karrika erreka hartzen du, eta, azkenik, Ugaldetxotik jaisten den beste bat. Errenterian Artolaza, Segotegi, Mizpirazarreta, Pontika eta Zilargilene errekak hartzen ditu. San Juan eta Leio udalerrietan Erroteta, Izotegi eta Zubitxo errekak lotzen zaizkio. Oiartzun ibaia Oiartzungo eta Errenteriako hainbat auzotatik igarotzen da. Hamabost bat kilometroko ibilbidea du, ur-emari gutxikoa, baina uholde izugarriak sortzen ditu.