1582an Oñatin (Gipuzkoa) jaiotako militarra. 1641ean hil zen.
1605ean Ameriketara joan zen, eta han landa-maisu eta Peruko teniente jeneral izatera iritsi zen, eskualde batzuk esploratzeko aginduarekin. 1627an Oñatira itzulita, bere jaioterriko alkate eta 1638an Hondarribian setiatuta zeuden frantziarrak kanporatzen lagundu zuen bizilagun armatuen konpainiako kapitaina izan zen. Erref. I. KAPITULUA Zumalde: Oñatiko historia.
