Politikariak eta Kargu publikoak

Gaytán de Ayala, Manuel María de

Erromatar Inperio Santuko kondea. 1777ko uztaileko Zestoako Batzarretatik, lehen alderdiko Gipuzkoako Ahaldun Nagusia. 1778ko uztaileko Segurako Batzarretan berrautatua izan zen, 1783ko uztaileko Zumaiakoetan, 1793ko uztaileko Errenteriakoetan. Halaber, 1794ko iraileko Arrasateko Batzarrean, 1798ko uztaileko Zarauzko Batzarrean eta 1800eko uztaileko Azkoitiko Batzarrean berrautatua izan zen.