Politikariak eta Kargu publikoak

Gay Ruidiaz, Jesus

1927ko maiatzaren 4an Donostian jaiotako irakasle eta politikaria. Goi-karguak izan ditu erregimen frankistako erakundeetan, hala nola Gazteriako Prestakuntza Sail Nazionaleko burua (1954), Madrilgo Unibertsitate Barrutiko SEUko burua (1955-1956), Francoren Falange Gazteen Laguntzaile Nazionala (1956-1958), Mugimenduko Erakundeen Idazkari Nazionala (1959-1966) eta Francisco Mayor Ikastetxeko zuzendaria. Zeinu bereko kondekorazio bat baino gehiago dauka.

Erref. "Diccionario Biográfico Español Contemporáneo".