Misiolaria. Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen. Senideek ez zuten nahi erlijioso bihurtzea, baina Ameriketara emigratzeko baimena eman zioten. Kolonizatzailea eta aurkitzailea izan zen, Ekuadorren eta Venezuelan. Perura joan zen, eta Liman frantziskotar egin zen. Indiarrak ebanjelizatzeari ekin zion, hiru milatik gora bataiatuz. Indiarren aita eta gidaria izan zen, eta itsu-itsuan sinesten zuten haren zuzendaritzan eta babesletzan. Kronista P. Esteban de Asensiok hau idatzi zuen 1585ean: "Frai Francisco Gaviria hori kontzientzia oneko gizona da, nahiko gobernu onekoa, pobrea eta oso begiralea bere bizimoduan, eta ondo egiaztatua bere buruarengan. Zintzotasun handiz bizi da". 1584an, Kolonbiako Santa Fe probintzia frantziskotarreko Ministro Probintzial izendatu zuten.
Pedro ANASAGASTI
Pedro ANASAGASTI
