Lexikoa

gatz

Gai hau azti-jardunetan erabili izan da Tolosa, Urnieta, Andoainen gingila edo lepoko handituak kentzeko; horretarako, baraurik, pazienteak gatz-ale bat hartu eta hartaz igurtzi behar du erigunea, gurutzea behin eta berriro eginez eta aldi berean, arnasarik hartu gabe, konjuru hau esanez: "Gaingilak dira + bederatzi; bederatziak + zortzi; zortziak + zazpi; zazpiak + sei; seiak + bost; bostak + lau; lauak + hiru; hiruak + bi; biak + bat, gaingilak egin dezala zirt-zart". Azken hitz horiek esatean sutara bota behar du gatz-alea eta bat-batean zirt-zart egiten du erretzean. Gauza bera egin behar du bederatzi aldiz eta bederatzi egun jarraitutan.

Bedia, Garai, Kortezubin; herri berean eta Arabako Garaioan garatxoak sendatzeko gari-aleak erabiltzen ziren eta Laudion ipurualeak. Garatxoak ale horiez igurtzi ondoren, harripean uzten dira usteldu arte.