Dantza

Gasteizko zortzikoa

Indarra taldeak sorturiko dantza hau zabaldu egin zen, Gasteizko eta Arabako beste dantza taldeek ere haien errepertorioetan sartzeko moduan. Baina paper zaharrek adierazten zuten zein zen bere papera udal protokoloan, eta hori gauzatzeko aukera ia txiripaz, 2004 urtean suertatu zen. Urte horretan Gasteizko zaindaria den Ama Birjina Zuriaren Koroatzearen 50. urteurrena ospatzen zen, eta zerbait berezi egiteko asmoz Indarrako (Udal Folklore Akademiako) partaideak ziren Jon Fernandez eta Pedro Elosegi harremanetan jarri ziren Andra Mari Zuriaren Abadea zen Ricardo Gonzalez de Herediarekin programa ofizialean sartzeko.

Urte horretatik aurrera udalbatza, abuztuaren 5ean San Migel elizako mezetan egon ondoren, udaletxea gurutzatzen du eta dantzariekin batera ateratzen da plazara aurreko lerrotik goizeko hambietan gutxi gorabehera dantzaren burua hartzeko. Bideo honen bitartez ikusi daiteke 2008an egindakoa, Pedro Elosegiren esku. Indarra taldeko partaidea eta Gasteizko Folklore Akademiako zuzendari ohiak, berak eman du informazio gehiena dantza honi buruz.



Dantza sortuta eta bere lekua protokoloan izanda, une honetan badirudi falta den gauza bakarra alkateak, beste leku batzuetan gertatu den bezala, parte hartzen duela zuzenean dantzatuz, edo, iturriak esaten duen bezala, tonua emanez. Agian beste gauza bat ere falta da: festen egitarau ofizialean agertzeaz gain, gasteiztar gehiago dantza honetara hurbiltzea hobeki ezagutu eta preziatzeko.