Kulturalak

Gasteizko Club Deportivo Norte-ko Txistulari Banda

1929an sortutako Taldea honako hauekin: Francisco Añua (zuzendaria), Jesus Garria (2. txistua), Antonio Ascasso (silbotea) eta Antonio Saez (atabala). Geroago Jose Maria Ortiz de Landaluzek Saez ordeztu zuen. Bere lehen kontzertua 1929ko urtarrilaren 1ean Gasteizko Hospizioan izan zen. Bere errepertorioan hurrengoak bezalako musika-abestiak agertzen dira: En el alto del Gorbea, Ánimo pues, Iztilargi o Alkate Soñua. Hainbat tokitan parte hartu zuen: Gasteiz, Donostia, Legutio eta Leintz-Gatzaga, besteak beste. 1932an desegin zen.