Ingeniariak

Garrido Martínez, José Antonio

Industria Igenieroa. Politeknikoan Industria-Ingeniaritzako doktoretza lortu zuen. Enpresa Ikasketen Institutuan (IESE) graduatu zen Goi Mailako Zuzendaritza Programan. Deustuko Unibertsitateko Aparteko Irakaslea da.

José Antonio Garrido-k 50 artikulu baino gehiago argitaratu ditu eta nazioko eta nazioarteko batzar ugaritan parte hartu du. Iberduero eta Iberdrolan hainbat proiektu garatu ditu, hala nola, Nazioko Plan Elektrikoak, energia kontrolatzeko sistemak, energia hidrauliko-termikoa koordinatzeko planak, B+G proiektuak, enpresa proiektuak, etab. Era berean, nazio eta nazioartean aholkularitza lanak egiten ditu elektrizitatearen eta energiaren sektoreekin eta enpresa lidergoarekin zerikusia duten gai guztiekin.

Iberdrolako presidenteorde eta Gamesako presidente izan da.

2009. urtean ondorengo kargu hauek betetzen ditu: Bilbo Metropolitarra Birbizteko Elkartearen presidente (Bilbao Metropoli-30), Altuna Fundazioaren presidente, Encuentro Fundazioaren presidenteorde, Cotec Fundazioaren Patronatuaren kide, Espainiako Ingeniaritzako Errege Akademiako kide osoa, Mapfre Norte eta Mafre Empresas-en aholkulari, GTD (Softwareko Ingeniaritza) aholkulari eta Grupo Amesaren aholkulari.

Gainera, Bilboko Ohorezko Kontsula, Capítulo Español del Club de Roma-ko kidea eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen kide osoa da. Ondoren aipatzen diren sariak jaso ditu: Vasco-Press saria, Puig Adam domina ( Fundación para el Fomento de la Innovación), Deustuko Unibertsitateko Urrezko Domina, EHUko Honoris Causa Doktorea, Espainiako Ingeniaritzako Errege Akademiaren kide osoa eta Eureka egunkariak ematen duen "Ejemplar Carrera Profesional" saria.