Futbola

GARRIDO BEHOBIDE, Javier

1985eko martxoaren 15ean Irunen (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Dumboatik zetorren eta Realera heldu zen haur adinean. 2002ko abuztuaren 31n egin zuen debuta Reala Brekin, UPV-Real B partidan (0-3). Bere berezko lekua ezker albokoa da. Guztira 50 partida jokatu zituen bigarren taldearekin, bi gol sartuta. Lehen talde txuri-urdinarekin estreinatu zen 2003ko irailaren 8an, Errege Kopako partidan, Oviedoren aurka (1-2), Raynald Denoueixen eskutik. 19 urtez azpiko eta 21 urtez azpiko Europako txapelduna izan da Espainiako selekzioarekin. Oraingoa, 06 / 07, bere hirugarren denboraldia da lehen taldean. Orain arte -2007ko otsaila- 79 partida jokatu ditu guztira Realaren elastikoarekin. Euskadiko selekzioaren hainbat partidatan parte hartu du.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)