Donostiako Arrues baserrian 1885eko martxoaren 25ean jaiotako bertsolaria. Hiri berean hil zen 1924an.
Gazterik hasi zen bertsolaritzan. Bertso-zarrak ikasi zituen eta kantari ona izan zen, ahots ederra baitzuen. Bere inprobisazio batzuk mantendu dira, hala nola, Ni jaio nintzan, Korrika Nazionala, Altza-ko Parroko jaunari bertso-berriak, eta baita 1914ko Europako Gerrari eta Afrikako Gerrari buruzko bi ere. Auspoa bildumako 76. zenbakian aurki daiteke bere ekoizpena