Literatoak

Garmendia, Xalbador (1983ko bertsioa)

Idazlea, Zaldibian (Gipuzkoa) jaio zen 1932ko irailaren 20an. Apaiza, Teologian lizentziatua Erromako Unibertsitatean. Euskaltzain urgazlea da. 1964an Ondarroako (Bizkaia) lehen saria lortu zuen Historia triste bat antzezlanagatik, Donostian antzeztu eta Euskal-Elerti 69n argitaratu zena. 1967an A A-en lan bat euskaratu zuen. Camus, Gizon zuzenak tituluarekin. Aldizkako hainbat argitalpenetan kolaboratu du. Lurraren kondaira, S. S., 1970 eta haurrentzako liburuetako hainbat testu.