Biografiak

GARIBAY, Sancho García

Bandokidea. Oñatiko ganboatarrak ziren Pero Garcia eta Martinekin batera, Arrasateko erasora joan ziren 1448an. Antso Garciak Juan Perez de Isasigañari desafio egin zion 1451n, bere lehengusu Juan de Araoz Leazarragaren heriotzagatik. 1456an ahaide nagusiek Gipuzkoako hiribilduen aurka egindako desafioa sinatu zuen, eta, 1478an, beste desafio-gutun bat eman zuen Gasteizen, Gaztelako kondestablearen aurrean, Bergarakoen aurka Arrasateko hiribildua defendatzeko, Oñatiko eskribau Juan Pérez de Narriak adierazi zuenez, erronka zaratatsua izan baitzen. Leazarraga leinuaren ahaide nagusia izan zen. Erref. Juan Carlos Guerra.