Donostiako Udaleko zinegotzia izan zen Konbentzio Gerran, eta 1794ko abuztuaren 3ko udal-bilkuran izan zen, tropa frantsesen aurrean kapitulatzea erabaki zenean. Hori dela eta, 1796ko otsailaren 8ko gauean Donostiako Udaleko beste kide batzuekin batera atxilotu eta Iruñera eraman zuten Gerra Kontseiluan epaitua izateko. Epaia 1798ko urriaren 1ean eman zen, eta, Erresumako Kontseiluaren irizpenaren ondoren, Karlos IV.ak berretsi zuen urte bereko abenduaren 26an. Joaquin Garde eta beste zinegotzi batzuk zigortu zituzten udal kargu guztiez betirako gabetzera eta jada jasandako atxiloketara.
Erref. Mandasko dukea: Gipuzkoaren banaketa eta Basileako bakea, IV. eranskina.
