Aizkolariak

Garciarena Labayen, Martin

Leitzan (Nafarroa) jaiotako aizkolaria, 1950eko martxoaren 5ean Donostiako Zezen Plazan ospatutako lehen Espainiako Aizkolari Txapelketan nabarmendu zena. Baleztena, Korta eta Arriya garaitu zituen, aurretik Lesakan, Tolosan eta Azpeitian jokatutako hiru apustutan garaile izan ondoren. Baina Gipuzkoak "Luxian" aurkitu zuen bere txapelduna eta honek bi borroka historikotan garaitu zuen, 1950eko urriaren 29an eta 1952ko abenduaren 7an. Paulo Igancik, "Korta" gipuzkoarrarekin 1949an egindako apustuan, honela erretratatu zuen (P. Zabala):Martin GarziarenaLeizako umiagazte bular sendokonirea ere bada gerrixaz;egurretan gañian zauli,iduri du zumia,el momento lo que se ha sidobaldin badu premia,aita eta ama euskaldunjatorren semia.1976ko abenduaren 8an omendu zuten Leitzan, Astibia txapeldunarekin batera.

Ainhoa AROZAMENA AYALA.