Pintoreak

Garcia, Santiago

1965ean Iruñean jaiotako margolari eta irakasle nafarra.

Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Hogei urterekin, Artista Gazteen Iruñea Pintura Lehiaketako lehen saria irabazi zuen, 1989an errepikatu zuen saria. Hainbat lehiaketatan hautatu dute bere lana, eta 1990ean Nafarroako Gobernuaren beka bat jaso zuen Berlinen arte ikasketak zabaltzeko. Bere lana, abstraktua, Nafarroan, Madrilen, Gasteizen, Donostian eta beste hainbat tokitan egindako erakusketa indibidual eta kolektiboetan ikusi ahal izan da.