1974ko uztailaren 3an Donostian jaiotako atleta, bere ibilbide atletiko guztia Gasteizen egin zuena. Ikusmen-urritasuna du (F12), minusbaliatuentzako Europako eta munduko txapelketetan eta Joko Paralinpikoetan parte hartu du, eta dominak irabazi ditu pisu-jaurtiketan.
Europako hiru txapelketa jarraitutan (1997, 1999 eta 2001) brontzezko domina lortu zuen (2001ean 13,82ko markarik onena), eta 2003ko munduko txapelketan zilarrezkoa izan zen bere domina (14,98); zilarrezkoa izan zen, halaber, Sidneyko Joko Paraolinpikoetan lortutako domina (14,74) (diskoan 7. geratu zen, 40,00 markarekin, bere marka pertsonala). Bere marka pisuan (15,39 2003an), orain arteko 2. arabarra da.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)
