1949ko ekainaren 8an jaiotako atleta gipuzkoarra. Luzera jauzilaria, Espainiako txapelduna 3 aldiz (1966-69-70), Espainiako errekorra 5 aldiz gainditu zuena (1966an 5,46tik 1968an 5,87ra), 5,87ko marka horrek 4 urte iraun zuen Espainiako errekor gisa, baina euskal errekor gisa 16 urte iraun zuen (1984an Rocandio bere herrikideak gaindituta). Aurretik, 1965ean, 5,12rekin, 5 metroko hesia gainditzen zuen lehen euskalduna izan zen. 1966an 100 metroko euskal errekorra berdindu zuen 12.9rekin eta 1968an altuerakoa gainditu zuen 1,48rekin. Halaber, pentathlonean birritan izan zen euskal errekorduna (1970ean 3.618 puntu lortu zituen 1954. taulagatik, eta 1971n puntuazio-baremoa aldatzean 3.094 bihurtu ziren; marka hori 1972an ere gainditu zuen, 3.232 punturekin).
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)
