1897ko ekainaren 20an jaiotako atleta gipuzkoarra. Lau aldiz izan zen Espainiako txapeldun erdilaria (1919an, 800 metroko lasterketan, 2.07.4 euskal errekorrarekin, eta luzera 6,13rekin, euskal errekor parekatua, eta 1920an, 400 metroko lasterketan, 53.8 eta 800 metrokoan, 2.03.8). Bere urterik onena 1920a izan zen, Espainiako errekor bikoitza (51.0 eta 2.01.0), aipatutako titulu nazional bikoitza eta Anbereseko Olinpiar Jokoetan izandako parte-hartze bikoitza (52.0 seriean eta 52.6 final laurdenean 400 metrotan, 2.02.0 seriean eta 2.01.2 finalaurrekoan -6º- 800 metrotan).
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)
