Pintore gipuzkoarra. Donostian jaio zen, 1910eko irailaren 7an, baina ez dakigu noiz hil zen.
Madrilen eta Bartzelonako Arte Ederren Eskolan ikasi zuen. 1934an Bartzelonan egindako biluzien erakusketan egin zuen ekarpenak euskal pinturan balio berritzat hartu zuen kritika. 1951n Madrilen egin zen Artearen I. Bienal Hispanoamerikarrean parte hartu zuen, eta bi lan aurkeztu zituen: Figura femenina eta Escena familiar. Bakarkako erakusketak antolatzen ditu, eta kalitate bikaineko pertsonaien erakusketa ofizialak egiten ditu. 1944ko Erakusketa Nazionalean eta 1945ekoan saritu zuten (bigarren domina).
