Literatoak

García Marcos, Juan Antonio

1947ko urriaren 2an Donostian jaiotako idazle eta arte kritikaria.

Arte Dramatikoan lizentziaduna da, eta antzerki-prestakuntzarekin jarraitzen du Gloria Castro eta José Monleónekin, eta interpretazio- eta zuzendaritza-ikasketekin Willian Laytonekin. Halaber, Arte Plastikoetako ikasketak egin zituen Ascensio Martiarenarekin.

Arte-kritikari gisa urte askoan aritu da lanean irratigintzan: Donostiako Herri Irratian 1970 eta 1985 artean eta Espainiako Irrati-Kate Nazionalean 1985etik 1988ra. Prentsa idatzian ere kolaboratu izan du, bere artikuluak aldizkari eta egunkarietan argitaratu izan dira, besteak beste, El Diario Vasco, Deia, El Mundo edo Noticias de Gipuzkoa egunkarietan.

Arte Kritikarien Espainiako Elkarteko kidea da 1975. urtetik, eta Arte Kritikarien Nazioarteko Elkarteko kidea da.

Hainbat katalogo eta lan kolektibotan kolaboratzeaz gain, euskal arteari buruzko ikerketa eta saiakera ugariren egilea da:

  1. Pintore baten biografia. Ascensio Martiarena Lascurain 1883-1963, (1983)
  2. "Mayky" Margolari baten monografia. (Gaurko emakume margolari baten inguruko bidaia laburra), (1985)
  3. Eibarko artistak 1700-1985, (1985)
  4. Julián Ugarte (El expresionismo poético de Julián Ugarte), (1985)
  5. Gipuzkoako Elkarte Artistikoa. 40 Urte Historian 1949-1989, (1989)
  6. Margotzeko bizi. Vitxori Sanzen paisaia (1998)
  7. Gipuzkoako Elkarte Artistikoko kideak euskal plastikaren historia hurbilean (1999)
  8. Julio García Sanz, margolaria eta natura, (1999)
  9. Ezinegon baten historia, (2003)
  10. Eduardo Chillida. El hombre y su obra, (2005)
  11. Julio García Sanzen Gipuzkoako paisaia (2007)
  12. Donostiako arte-galerien historia 1878-2005 (2007)
  13. Gipuzkoako Elkarte Artistikoa. XX. mendetik XXI. mendera 1949-2009, (2009)
  14. Donostia bisitatu zuten pertsonaia historikoak. Argazkilaritza lekuko, (2013).

Fikziozko literaturan ere lan egin du, eta horren ondorioz, 2007an El poder de la púrpura izeneko eleberria argitaratu zuen, frantsesera itzuli eta 2009an hizkuntza horretan argitaratu zena. De un día de diciembre a un día de mayo ipuina 1993ko Donostia Hiria Ipuin Lehiaketan finalista izan zen eta 2006ko La dama de negro ipuinak Cercedillako Ipuin Lehiaketan bigarren saria eman zion.